Giro ederra, Txapelen omenezko bertso saioan

Iraia Oteiza

Atzo egin zuten Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa Soreasun. Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo, Maider Arregi, Andoni Egaña eta Unai Izagirre aritu ziren bertsotan.

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa izan zen atzo gauean Soreasu antzokian. Haritz Etxeberria Ministro aritu zen gai jartzaile lanetan, eta bertsotan, berriz, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo, Maider Arregi, Andoni Egaña eta Unai Izagirre. Jende ugari bertaratu zen saiora, eta giro ederra sortu zen. 

(Argazkiak: Erniarraitz bertsozale elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide