Hondakin komertzialen bilketa ordutegiak aldaketak izango ditu datozen asteetan

Iraia Oteiza 2024ko abe. 22a, 09:30

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman du asteartetik hasi eta urtarrilaren 6ra arte aldaketak egongo direla hondakin komertzialen bilketa ordutegian. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, aldiz, ez dute bilketarik egingo.

Asteartetik hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak egongo direla azaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Horrez gainera, jakinarazi du ez dela bilketarik egingo bi egunetan: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Horrenbestez, honako egunetan eta orduetan atera beharko dituzte komertzioetako jabeek hondakinen ontziak:

  • Abenduak 24, asteartea: kartoiaren bilketa 10:00etan izango da.
  • Abenduak 25, asteazkena: ez dute bilketarik egingo.
  • Abenduak 26, osteguna: organikoa eta errefusa bilduko dituzte, 10:00etan.
  • Abenduak 31, asteartea: kartoiaren bilketa 10:00etan izango da.
  • Urtarrilak 1, asteazkena: ez dute bilketarik egingo.
  • Urtarrilak 2, osteguna: organikoa eta errefusa bilduko diotuzte, 10:00etan.
  • Urtarrilak 6, astelehena: organikoa eta errefusa bilduko dituzte, 10:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide