Itsasiren otarreak badu zenbaki saritua

Ihintza Elustondo

Itsasiren beste zozketa bateko txartelak.

Itsasi dantza taldeak otarrea zozkatu du San Tomas egunez, eta hau izan da zenbaki irabazlea: 6.091. Haren jabeak hilabeteko epea izango da saria jasotzeko.

Itsasi dantza taldeak otarrea zozkatu du, San Tomas egunez plazan jarri duen postuan. Honako hau izan da zenbaki saritua: 6.091. Haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko, eta hark itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko du saria eskuratu ahal izateko. Hilabeteko epean saridunik agertuko ez balitz, ordezko zenbakiarentzat izango da otarrea: 3.370 da ordezko zenbakia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide