San Tomas eguneko egitarauaren barruan, Azpeitiko 43. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Soreasu antzokian. Azken urteetan ez bezala, dantzari helduen bikoteak lehiatu ziren han, eta ez gaztetxoenak. Guztira, zortzi bikote aritu ziren dantzan oholtzan, eta horiek fandango eta arin-arin bana dantzatu zituzten, Izarraitz txistulari taldeko kideen eta Estanga anai-arreba trikitilarien doinuekin. Bergarako Saioa Galarragarentzat eta Julen Murgiondorentzat izan ziren irabazleen zapia eta txapela.
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak sailkatu ziren bigarren, eta hirugarren saria ere etxean geratu zen, Nora Aizpuru eta eta Iker Zabala azpeitiarrek eraman baitzuten. Hurrengo postuetan ere azpeitiarrak sailkatu ziren, laugarren sailkatuak June Elorza eta Elaia Elorza herritarrak izan baitziren, bosgarrenak Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru azpeitiarrak eta June Izagirre eta Jare Labaka seigarrenak. Zazpigarren saria Zestoara joan zen, Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla geratu baitziren postu horretan, eta zortzigarren sailkatua izan zen Endika Osa eta Mikel Artola Lezo-Usurbilgo bikotea.
Epaimahaiak pausoak, mugimendua, alde artistikoa eta melodia erritmoa hartu zituen kontuan dantzarien lana puntuatzerako garaian.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)