Lapurreta egin dute bart herriko beste saltoki batean

Maialen Etxaniz

Kristal bat puskatuta. (Pixabay)

Bart gauean egin dute lapurreta Azpeitiko arropa denda batean. Erakusleihoa puskatu eta kaxako dirua eraman dute. 

Azpeitiko saltoki batean lapurreta egin dute bart. Saltokiko arduradunek Gukari jakinarazi diotenez, lapurretaren egilea erakusleihoko kristala puskatu eta dendara sartu da. Lapurrak bertako kutxa erregistratzailean zegoen dirua hartu du, eta ihes egin du. Dendariek azaldu dutenez, azken aldian Azpeitian egin dituzten lapurreten eredu bera jarraitu dute oraingoa egiteko ere. Udaltzaingoa kasua ikertzen ari da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide