Urteroko ohiturari jarraituz, Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertu berezia eskaini du gaur, 12:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Jende ugari da musika emanaldia entzutera, eta kulturguneko aulki guztiak beteta egon dira.
Unai Frantsesenak zuzenduta, Gabon giroko piezak jo dituzte musikariek: Hiru gabon fanfare (Mold: Todd Stalter), Haurtxoa sehaskan (Mold: J. M. Altuna), Gaua bakean (Mold: J. M. Altuna), Gabonak Ingalaterran (Mold: Clare Grundman), Hator hator (Mold: J. M. Altuna), Gau erdian (Mold: J. M. Altuna), Jazz gabonak (Mold: Jjohnnie Vinson), Gabon abesti zoriontsuak (Mold: Elliot Gilman), Rudolph elur-oreina (Jhonny Marks, Mold: Naohiro Iwai) eta Feliz navidad (Jose Feliciano, Mold: Chris Sharp).