Karlos Aretxabaleta Txapel mendizale, eskalatzaile eta idazle bizkaitarrak Izarrak eta haitzak (Sua argitaletxea) liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Mendietxe museoan. Lagun Onak mendi bazkunak eta Mendietxek antolatuta dute hitzaldia eta sarrera doan da.
Hainbat mendizale eta eskalatzailerekin izandako solasaldiak jaso ditu Aretxabaletak Izarrak eta haitzak liburuan, honakoak dira horiek: Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi edota Iñi Basterra. Hitzaurrea, berriz, Juanra Madariagak egin du eta bukaerakoa Ioritz Gonzalezek.