Urtea bukatzeko, Aizkorrira, eta berria hasteko, Erlora

Nerea Uranga 2024ko abe. 27a, 10:43

Lagun Onak MBkoak Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu ibilaldian 2022an. (Lagun Onak MB)

Usadioari hutsik egin gabe, Urtezahar egunerako Aizkorrira mendi irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak, eta Urteberrirako, berriz, Erlora. Aizkorriko irteeran parte hartzeko izen ematea bihar, larunbata, bukatuko da.

Urtea bukatzeko eta berria hasteko bi mendi irteera antolatu ditu Lagun Onak mendi bazkunak, ohiturarekin jarraituz.

Abenduaren 31n, asteartean, Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu 16 kilometroko mendi ibilaldia egingo dute, Azpeitiko mendizaleen "irteera klasiko bat". Irteeran parte hartzeko izena emateko epea bihar, larunbata, bukatuko da. Izena Lagun Onak mendi bazkunaren webguneko lotura honetan eman behar da.

Aizkorriko mendi ibilaldiko autobusak 07:00etan irtengo du Azpeitiko anbulatorioaren aurretik. Lagun Onak mendi bazkunako bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 15 euro. Ordainketa autobusean bertan egin beharko da.

2025. urtearen lehenerako, urtarrilaren 1erako Erlora mendi irteera antolatu dute Azpeitiko mendizaleek. 09:00etan irtengo dute plazatik, eta 11:00 aldera Erloko tontorrean turroia eta xanpaina banatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide