Magia, umorea eta akrobaziak, Hoi Denk Zirkue ikuskizunean

Maialen Etxaniz

Iagomagok eta Potx pailazoak magia trikimailuak eskaini zituzten eta Muñecasek, bere aldetik, aire akrobraziak egin zituen, gaztetxeko oihalean zintzilikatuta. 

Beste urte batez, Hoi Denk Zirkue ikuskizuna prestatu eta eskaini dute Azpeitiko Gaztetxean. Atzo, ostiralez, egin zuten zirku emanaldia, eta bertan parte hartu zuten Iagomagok, Potx pailazoak eta Jone Muñecasek. Ohikoa baino laburragoa izan zen emanaldia, aurten hiru artista soilik igo baitira oholtzara.

Iagomagok eta Potx pailazoak magia eskaini zuten, umoreari iskin egin gabe. Hainbat ikusle atera zituzten oholtzara, haiek ere trikimailuetan parte har zezaten. Muñecasek, bere aldetik, aire akrobraziak eskaini zituen, gaztetxeko oihalean zintzilikatuta. Iagomagok aurreratu zuenez, hurrengo urtean ere egingo dute zirkua antolatzeko ahalegina. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide