Urtezahar egunean eta Errege bezperan autobus geltokietan aldaketak izango dira

Nerea Uranga 2024ko abe. 29a, 08:30

Tren geltoki aurreko autobus geltokia.

Asteartean San Silbestre lasterketa egingo delako aldatuko dira autobusen geltokiak, eta urtarrilaren 5ean, Errege Magoen desfilea tarteko.

Asteartean, abenduaren 31n, San Silbestre lasterketa izango da Azpeitian. Ondorioz, autobus geltokiek aldaketak izango dituzte, hau da: 11:15etik 13:00etara bitartean, bertan behera geratuko dira anbulatorioko, tren geltokiaren aurreko eta Ibaiondo kaleko geltokiak. Tarte horretan autobusak ez dira herri barrura sartuko, eta Sanjuandegin eta Enparain Gainean izango dituzte geltokiak.

Errege bezperan, urtarrilaren 5ean, berriz, Errege Magoen kabalkada egingo da, eta Sanjuandegiko geltokia bertan behera geldituko da 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide