Ion Etxeberriak ezin izan du Gabonetako Erremonte Txapelketako finala irabazi

Ihintza Elustondo

Ion Etxeberria eta Uterga, sari banaketa ekitaldian. (Euskal Jai Berri)

Azpeitiko pilotariak ezin izan dio Utergari aurre hartu; 30 eta 14 gailendu da Doneztebekoa finalean. Hirugarren urtez jarraian jantzi du txapela hark.

Ion Etxeberria erremontista azpeitiarrak e-Remonte enpresak antolatutako Gabonetako Erremonte Txapelketaren finala jokatu zuen joan zen ostiralean. Ionek eta Utergak neurtu zituzten indarrak txapelketaren final handian, Iruñeko Labriten. Azpeitiko pilotariak ezin izan zion Doneztebekoari (Nafarroa) irabazi; izan ere, 30 eta 14 gailendu zen Uterga, hirugarren urtez jarraian txapela jantziz. Hasieratik amaierara nagusi izan zen Uterga.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide