Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du Azpeitiko Udalak

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 30a, 15:00

Suziri bat. (Pixabay)

Bihar gauean suziririk ez botatzea gomendatu du erakundeak, eta gogoratu du zenbait herritan "ezbehar larriak" gertatu izan direla horien eraginez.

Gauerdiko kanpaikadak entzun bezain pronto, suziriak botatzeko ohitura du zenbaitek, baina halakorik ez egitea gomendatu du Azpeitiko Udalak, batik bat etxe barruetatik. Izan ere, erakundearen arabera, zenbait herritan "ezbehar larriak" gertatu izan dira suzirien eraginez. "Gogoratu behar da herriko etxe batzuek egurrezko egitura dutela; horrez gain, zaratarekiko hipersentsibilitatea duten herritarrentzat eta animalientzat ere oso desatsegina izaten da suzirien zarata", adierazi du udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide