Urte berriarekin batera, ordutegi berria izango du igerilekuak

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 31a, 08:30

Azpeitiko igerilekua, kanpotik.

Ostegunetik aurrera, 06:30ean irekiko dute udal igerilekua, gaur egun baino ordu erdi lehenago. Larunbatetako eta igande eta jaiegunetako ordutegia orain arteko berbera izango da.

Azpeitiko udal igerilekuak ordutegi berria izango du 2025. urtean sartzearekin batera. Hain zuzen ere, ostegunetik aurrera –urtarrilak 2–, 06:30ean irekiko dute, gaur egun baino ordu erdi lehenago.

Gero eta gehiago dira goizean goiz kirola egitera joaten diren herritarrak, eta aukera hori bermatzeko asmoz, igerilekuaren irekiera ordutegia aurreratu egingo du Azpeitiko Udalak: aurrerantzean, astelehenetik ostiralera, 06:30ean zabalduko du. Itxiera ordutegia, berriz, mantendu egingo du, eta 21:30ak arte egongo da zabalik. Larunbatetako eta igande eta jaiegunetako ordutegia orain arteko berbera izango da: larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide