Urola Erdiko Itaiak mobilizazioa egingo du gaur, Urtezahar egunez, "eskualdean, eta oro har, Euskal Herrian jazotako eraso matxista guztiak salatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako deia zabaltzeko". Hain zuzen ere, kale bira egingo dute, 18:30ean Azpeitiko plazatik abiatuta. Plazatik Perez Arregi plazara joango dira, Elizkaletik, eta, ondoren, Erdikaletik plazara itzuliko dira. Amaieran, irakurketa bat egingo dute. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.