Urtarrilaren 25eko manifestaziora begirako komitea egin du GKSk Azpeitian

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 31a, 10:02

Atzo Azpeitiko Gaztetxean GKSk egin zuen komitea. (GKS)

Erakundeak salaketa bat ere egin du sare sozialetan, Loiolan agertu den propaganda faxista dela eta. Komitean, besteak beste, faxismoaren aurka antolatzeko deia egin diete gazteei. 

Gazte Koordinadora Sozialistako kideek atzo, astelehena, egin zuten urtarrilaren 25eko manifestaziora begirako lehen komitea, Azpeitiko Gaztetxean. Era berean, erakunde berak salaketa bat egin du sare sozialetan, Loiolan agertu den propaganda faxista dela eta. Mezu eta irudi faxistak dituzten pegatina batzuk agertu dira Loiolan, eta horren aurka agertu da GKS. "Propaganda faxista agertu da Azpeitian. Ideia erreakzionarioen eta faxismoaren gorakada bizitzen ari garen honetan, ezinbestekoa dugu gazte langileok kaleak hartu eta faxismoari bidea ixtea", adierazi du Urola Erdiko GKSk sare sozialetan. Komitean ere, besteak beste, horren aurka antolatzeko deia egin zieten gazteei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide