Unai Alberdik Baiko pilota enpresan jarraituko du beste bi urtez

Iraia Oteiza 2024ko abe. 31a, 17:30

Unai Alberdi pilotari azpeitiarra. (Baiko)

Aurrelari azpeitiarrak beste bi urtez luzatu du Baiko enpresarekin duen akordioa. 

Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak kontratua berritu du Baiko pilota enpresarekin. Goizean ezagutarazi du berria Baikok, bi aldeak harremana beste bi urtez luzatzeko akordiora iritsi direla adieraziz.

Azpeitiko aurrelaria pozik agertu da kontratu berritzearekin: "Pozik nago, eta denboraldi erraza izan ez bada ere, ilusioz jarraituko dut lanean gora egiteko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide