Hainbat herritar elkartu dira eraso matxistak salatzeko kale biran

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 31a, 18:58

Urola Erdiko Itaiak mobilizazioa egin du Azpeitian, "eskualdean, eta oro har, Euskal Herrian jazotako eraso matxista guztiak salatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako deia zabaltzeko".

Urola Erdiko Itaiak mobilizazioa egin du gaur, Urtezahar egunez, "eskualdean, eta oro har, Euskal Herrian jazotako eraso matxista guztiak salatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako deia zabaltzeko". Hain zuzen ere, kale bira egin dute, 18:30ean Azpeitiko plazatik abiatuta. Plazatik Perez Arregi plazara joan dira, Elizkaletik, eta, ondoren, Erdikaletik plazara itzuli dira. Amaieran, testu bat irakurri dute bildutako herritarren aurrean, eta ozen zabaldu dute indarkeria matxistaren aurkako aldarria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide