Atzo, abenduak 31, gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Azpeitiko Sanjuandegi auzoan, 19:40 inguruan. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, bikotekidearekin indarkeriazko jokabidea izatea leporatu diote gizonari. Ertzaintzak ez du gertaeraren gaineko informazio gehiago eman.
Astebetean indarkeria matxistari lotuta Azpeitian izan den bigarren atxiloketa da atzokoa; izan ere, ostiralean gizon bat atxilotu zuten bikotekideari tratu txarrak ematea eta droga trafikoa leporatuta. Aipatzekoa da, gainera, Getarian beste gizon bat atxilotu zutela joan zen ostiralean, emakume baten aurkako sexu erasoa egotzita.