Martijak eta Sanchezek galdu egin dute pala motzeko bigarren mailako finala

Aitziber Arzallus 2025ko urt. 5a, 13:46

Mikel Sanchez eta Eneko Martija atzo, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. (Utzitakoa)

Finala galduta ere, egindako lanarekin gustura daude Azpeitiko palistak, datorren urtean pala motzeko Gipuzkoako lehen mailan jokatzeko txartela poltsikoratu baitute.

Atzo arratsaldean pala motzeko Gipuzkoako bigarren mailako finala jokatu zuten Eneko Martija eta Mikel Sanchez azpeitiarrek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Andoaingo Gazteleku taldeko bikote bat izan zuten aurrez aurre, eta azpeitiarrak ez ziren gai izan haiei irabazteko; hain zuzen ere, 29-40 galdu dute norgehiagoko. Hala ere, egindako lanaren gustura daudela esan dute Ilunpeko kideek; izan ere, finalera iristeagatik datorren urtean lehen mailan jokatzeko aukera eskuratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide