Spem in Alium abesbatzak kontzertua eskainiko du igande eguerdian Loiolako basilikan

Julene Frantzesena

Loiolako basilikaren kanpoaldea.

Jesus Arrastia zuzendariaren gidaritzapean ariko dira abeslariak, 13:00etan hasita. Iruñeko abesbatzak meza orduan eskainiko du emanaldia.

Iruñeko Spem in Alium ganbera abesbatzak mezari lagunduz kontzertua eskainiko du igandean Loiolako basilikan. Jesus Arrastia zuzendariaren gidaritzapean ariko dira abeslariak, 13:00etan hasita.

Spen in Alium abesbatzako kideak Iruñeko Orfeoiko, Iruñeko Katedraleko musika kaperako nahiz Iruñeko kamera abesbatzen taldeko kideak dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide