Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko xedez, azken urteetako moduan, urtea hasi berritan Bilbon manifestazioa egingo du Sarek. Behin betiko. Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza lelopean egingo dute aurtengo mobilizazioa.
Bilbora joateko eta handik Azpeitira itzultzeko autobusa antolatu dute. Korrale, Orkatz eta Niza tabernetan eman daiteke joan-etorrirako izena egunotan.
Zapatuan 15:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurreko geltokitik Bilbora, eta manifestazioa 17:00etan hasiko da, La Casillatik. Bilboko kaleetan "konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen alde egitera" deitu du Sarek.