Martxan da ikasturte honetako Gazte Kirol programa

Iraia Oteiza 2025ko urt. 7a, 15:51

Programa DBHko ikasleei zuzenduta dago, horien kirol eskaintza zabaltzeko asmoz. Maiatzera bitarteko astearteetan eskainiko dituzte kirol saioak, 19:00etatik 20:30era bitartean. Izen ematea zabalik dago.

Gaur, asteartea, ekingo dio ikasturte honetako Gazte Kirolek, DBHko ikasleei jarduera fisikoa egiteko eskaintza zabaltzeko helburua duen programak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ikasturte hasieran ezin izan zuten programa martxan jarri, baina hil honetatik maiatzera bitartean eskainiko dituzte saioak. Astearteetan izango dira horiek, 19:00etatik 20:30era, eta egingo dituzten kirol eta jolas ezberdinak erabiltzaileekin adostuko dituzte aurretik. Saioak Perdillegiko frontoian izango dira nagusiki, nahiz eta jardueren beharren arabera, herriko beste gune batzuetara ere mugituko diren.

Programan izena eman nahi dutenek edo zalantzaren bat argitu nahi dutenek, azpeitigazteKP@gmail.com helbidera zein @gaztekirol Instagram kontura idaz dezakete. Horiek programako saioren batera ere bertara daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide