Produktuz betetako otarrea eta 800 euro zozkatu zituen Itsasi dantza taldeak San Tomas egunean jarritako postuan. Zozketako zenbaki irabazlea 6091 izan zen, eta horren jabea Mamen Barrio izan da. Jon Arregi Itsasiko kidearen eskutik jaso du saria Barriok.