Haize bolada handiak daude iragarrita gaurko, eta horren eragina antzeman da Azpeitian. Izan ere, haizeak zuhaitz handi bat bota du Loiolako Ignazio etorbidean, eta ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute. Txandaka ari dira bideratzen trafikoa. Zuhaitza errepidetik kendu bitartean egongo da erreia itxita.
Bestalde, haizeteagatik goizean Loiolako lorategiak itxi egin ditu badaezpada ere Azpeitiko Udalak. Udaltzaingoak itxi du ingurua, eta datozen orduetan ezingo da eremu horretan ibili. Halaber, suhiltzaileek irteera bat baino gehiago egin behar izan dute goizean zehar; besteak beste, teilak erori direla eta, Garmendi auzunera eta Damaso Azkue auzora joan dira horiek.
Euskalmetek iragarri duenez, Araban eta Bizkaian haize bolada handiak izango dira datozen orduetan. Ondorioz, alerta laranja ezarri dute lurralde horietan 15:00ak arte. Gipuzkoan alertarik ez dute ezarri, baina haize bortitza nabari daiteke hainbat lekutan.