Iganderako, urtarrilaren 12rako, Loiolako Igarako errotara bisita gidatua antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak, 12:00etan hasita. Bisitan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete, eta doan izango da, baina aurrez izena eman beharko da honako loturan.
Azpeitiko Ekoetxeak adierazi duenez, bisitan parte hartzen dutenek Igarako "errota historikoaren sekretuak" ezagutzeko aukera izango dute, baita bere "iragan liluragarria" eta "funtzionamendu iraunkorra" ezagutzeko aukera ere.