Lekarozko (Nafarroa) Aroztegia proiektu urbanistikoaren inguruan hitzaldia antolatu dute asteazkenerako, hilak 15. Sañu Bizirik taldeak gonbidatuta, Aroztegiko Elkartasun Komiteko bi kidek proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta hura geldiarazteko kanpaldiagatik egingo duten epaiketaren inguruko informazioa ere emango dute. Saioa Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da, 19:00etan hasita.