Bihar, asteartea, egingo dute udal hautetsiek urtarrileko udalaren ohiko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da batzarra, ohi bezala, eta hainbat gai landuko dituzte; gehienak, izapide kontuak. Besteak beste, behin betiko onespena emango diote udaleko eta udal enpresa publikoen lan poltsak kudeatzeko irizpideen inguruko araudiari.
Honako gai hauek landuko dituzte udalbatzarrean:
- Udalbatzak 2024ko abenduaren 17an egindako akta onartzea.
- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomoen eta udal enpresa publikoen lan poltsak kudeatzeko irizpideak onartzen duen erregelamenduari behin betiko onarpena ematea.
- 2024. ekitaldiko aurrekontuan 2024-KALD-000005 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen berri ematea.
- Alkatetzak 2024ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.