Loiolan dagoen Igarako errotarren "sekretuak, iragan liluragarria eta funtzionamendu iraunkorra" ezagutzeko aukera izango dituzte gaur goizean, Ekoetxeak antolatutako bisita gidatuan parte hartu duten herritarrek. Hamazazpi lagun zeuden izena emanda, baina azkenean 22 izan dira jardueran parte hartu dutenak. Ekoetxeak antolatuta Igarako errotara aurten egin duten lehen bisita izan da gaurkoa, baina urtean zehar izango dira aukera gehiago.