2025/01/20 09:00 - 23:30

Danborrada

San Sebastian eguna

San Sebastian eguna
Azpeitia

- 09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearekin eta Juan Antxieta musika eskolakoekin.

- 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor taldeekin, Azpeitiko Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta musika eskolako txilibituen taldearekin kalejira.

- 10:15. Herriko agintariak korporazioan parrokiara joango dira.

- 10:30. Prozesioa.

- 10:45. Meza nagusia, San Sebastian Donearen Parrokian. Olazko Amari meza abestuko dute Parrokiako, Azketako eta Julian Barrenetxeako abesbatzek.

- 12:00. Sokamuturra, herriko plazan. Ganadutegia: Lopene.

- 12:30. Haurren danborrada Aranetik eta Artzubiatik irtenda. Karroza aterako dute danborradaren atzetik. Karrozaren gaia Azpeitiko antzinako lanbideak izango da. 

- 16:30-20:00. Sokamuturra Alde Zaharreko kaleetan, herriko plazan eta Artzubian. Ganadutegia: Lopene.

- 17:30. Diskopuntx jaialdia, Azoka Plazan.

- 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Buztintzuriko Errebaletik irtenda. Azpeitiko Musika Bandak eta Zezenzaleak, Barrenetxea, Ilunpe, Inpernue, Izarraitzpe eta Perdillegi danbor taldeek parte hartuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide