The Cure Sans taldeak kontzertua eskainiko du etzi Sanagustin kulturgunean. The Cure taldearen cover-ekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek 22:00etan hasita. Doakoa izango da emanaldia.
Azkoitiko eta Bergarako Elosua auzoan entseatzen dute The Cure Sanseko kideek. Donostiako, Azkoitiko, Azpeitiko eta Arrasateko bost musikarik osatzen dute taldea.