Kontzertuak eta DJak izango dira bihar Korralen, XII. urteurrenaren ospakizunen barruan

Aitziber Arzallus

Korrale taberna. (Aitziber Arzallus)

22:00etan hasita, kontzertu bana eskainiko dute Ripers eta ZZ Punk taldeek, eta ondoren, Alexander Loop eta House One DJak arduratuko dira musika jartzeaz. 

Korrale tabernaren aro berriko hamabigarren urteurrena ospatzeko, kontzertuak eta DJ saioak antolatu dituzte bihar iluntzerako. 22:00etan hasiko da jaialdia Ripers eta ZZ Punk taldeen kontzertu banarekin, eta haiek bukatutakoan eta taberna itxi artean, Alexander Loop eta House One DJek jarriko dute musika.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide