Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, astelehenean, San Sebastian egunean, aldaketa izango da hondakin komertzialen bilketaren ordutegian. Hain zuzen ere, 09:00etan egingo dute hondakin organikoen eta errefusaren bilketa. Horrenbestez, saltokietako nahiz tabernetako kideek ordu horretarako atera beharko dituzte hondakinak lokalaren kanpoaldera.