Eskola kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako finalak izango dira bihar Betharramen

Julene Frantzesena

16:00etan hasita, kimu mailako bi partida izango dira. Lehen finala Oiartzungo eta Zumaiako pilotariek jokatuko dute; bigarrena, berriz, Ilunpeko palistek.

Eskola kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Betharrametako frontoian. 16:00etan hasita, kimu mailako kirolarien bi partida izango dira.

Aurrena, Oiartzungo Arbelaitz, Lerma eta Inciarte Zumaiako Argoitiaren, Tejeraren eta Garciaren kontra ariko dira. Ondoren, etxekoen txanda izango da; izan ere, Ilunpeko Eskudero, Aizpuru eta Iriarte Aranbarriren eta Aristondoren aurka ariko dira nor baino nor.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide