Azpeitiko KZgunean prest dute otsaileko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. Sei ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta denak euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurreko modalitatean.
Hauek dira otsailean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.
- Aurrez aurrekoa.
- 20 ordu.
- Otsailaren 3tik 14ra, 16:00etatik 18:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin
- Aurrez aurrekoa.
- 2 ordu.
- Otsailaren 28an, 16:00etatik 18:00etara.
- Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeietan
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Otsailaren 21ean eta 24an, 09:00etatik 11:00etara.
- Googleko kalkulu orriak. Sortu eta editatu
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Otsailaren 25ean eta 26an, 09:00etatik 11:00etara.
- Googleko aurkezpenak. Sortu aurkezpenak hodeian
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Otsailaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.
- Google aplikazioak zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- 18 ordu.
- Otsailaren 17tik 27ra, 16:00etatik 18:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.