Mikel Susperregik ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteazkenean

Julene Frantzesena

Ipuin kontaketa saio bateko irudia.

Udal Liburutegian izango da saioa, 17:30ean hasita. Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzendutako saioa izango da, eta asteartean bukatuko da izena emateko epea.

Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da datorren asteazkenean, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian.

Mikel Susperregik eskainiko du saioa, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp mezua bidalita. Asteartean bukatuko da izena emateko epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide