'Alan giza antena' eta 'Crossing' filmak ikusi ahal izango dira datozen egunetan

Julene Frantzesena 2025ko urt. 23a, 08:01

'Crossing' filmeko fotograma bat.

Igandean, 16:30ean, Alan giza antena animazio filma emango dute, eta 19:00etan, Crossing. Astelehenean ere eskainiko dute Crossing, 21:00etatik aurrera. 

Alan giza antena eta Crossing filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandean, 16:30ean, Alan giza antena animazio filma emango dute; ondoren, 19:30ean, berriz, Crossing ikusi ahal izango da. Astelehenean ere eskainiko dute Crossing, 21:00etatik aurrera. Emanaldietarako sarrerak aurrez eskura daitezke Kulturazen webgunean, baina hitzordu bakoitzaren aurretik ere erosi ahal izango dira, Soreasuko leihatilan.

Alan giza antena Danimarkan eginiko dilma da, 2022an. Amalie Naesby Fickek zuzendutako lanaren sinopsia da honako hau: "Alanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagun batentzat giza antena lanak egiten hasten da. Aurkitzen dutena, baina, Britney da, neska estralurtar bat. Eskolarako lan bat egiten ari da hura, giza arraza primitiboari buruzkoa. Alanek etxera itzultzen lagundu behar dio, eta giza espeziea ulertzen saiatzen da Britney".

Crossing, berriz, Suedian iaz ekoiztutako filma da, Levan Akinek zuzendutako drama generoko filma. Honako hau da haren sinopsia: "Lia irakasle erretiratutak aspaldi galdutako Tekla iloba aurkituko duela zin egin du. Haren bilaketak Istanbulera darama, eta han Evrim ezagutuko du, transexualen eskubideen alde borrokan ari den abokatua. Tekla inoiz baino gehiago sentitzen hasiko da Lia".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide