Urrestillan hainbat edukiontzi eta ibilgailu bat kiskali dira bart

Julene Frantzesena 2025ko urt. 21a, 17:45

Erre diren edukiontziek utzitako arrastoak eta guztiz kiskali gabe gelditu dena. (Mailo Oiarzabal)

Txikuri frontoiaren inguruan lau edukiontzi erre dira, eta ibilgailu bat ere bai, Zerralde kalean. Ertzaintza sua zerk eragin duen ikertzen ari da.

Urrestillako bi puntutan sua piztu da goizaldean, 04:30 aldean. Ertzaintzak Azpeitia Gukari jakinarazi dionez, Txikuri frontoiaren inguruan lau edukiontzi erre dira, eta ibilgailu bat ere bai, Zerralde kalean –pilotalekutik gertu–. Suhiltzaileek itzali dituzte suak, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du horiek zerk eragin dituen aztertzeko.

Ordezko edukiontziak ere jarri dituzte, behin-behinean, frontoiaren frontisaren pareta atzeko aparkalekuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide