Bertan merkatari elkarteak banatu ditu Errege Magoen zozketako sariak. 500 euroko hiru bonu zozkatu zituen Azpeitiko elkarteak Gabonen hondarrean, eta saria jaso dute Begoña Goenagak, Maria Zendoiak eta Lourdes Segurolak. Hain zuzen ere, Coviran Damaso harategian, Edurne ileapaindegian eta Valverde drogerian banatu zituzten zenbaki sarituak, 04.090, 19.015 eta 25.577 zenbakiak tarteko.