Emakumeen Binakako Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte igandean

Julene Frantzesena 2025ko urt. 23a, 08:42

Binakako Txapelketaren barruan Zestoan jokatutako partida bateko irudia. (Aitziber Arzallus)

11:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan promozio mailako eta lehen mailako partida bana jokatuko dute. Batetik, Oskozek eta Agirrek jokatuko dute Arrietaren eta Galeanoren kontra; bestetik, R. Infantek eta Orbegozok Barrokalen eta Arrastiren aurka neurtuko dituzte indarrak. Jaialdirako sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Ados elkarteak antolatutako Binakako Emakumeen Pilota Txapelketa martxan da, eta hurrengo hitzordua Azpeitian izango dute pilotariek eta pilotazaleek. Izan ere, igandean, 11:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan promozio mailako eta lehen mailako partida bana jokatuko dute.

Lehen neurketa, promozio mailakoa, Oskozek eta Agirrek jokatuko dute Arrietaren eta Galeanoren kontra. Bigarrenean, lehen mailakoan, berriz, R. Infante eta Orbegozo ariko dira Barrokalen eta Arrastiaren aurka. Beraz, Orbegozo azpeitiarrak etxean jokatuko du igandean.

Jaialdia 11:30ean hasiko bada ere, aurretik lagunarteko partidak jokatuko dituzte parte hartzera animatzen diren emakumeek. Partidetarako sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide