Eskola kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketak baditu irabazleak

Iraia Oteiza 2025ko urt. 22a, 11:05

Sari banaketako argazkia. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Kimu mailako bi partida jokatu zituzten joan den asteburuan Betharrametako frontoian. Lehen finala Oiartzungo eta Zumaiako pilotariek jokatu zuten, eta zumaiarrak nagusitu ziren. Bigarrenean, berriz, Ilunpeko palistak aritu ziren, eta Eskuderok, Aizpuruk eta Iriartek irabazi zuten lehia.

Eskola kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako finalak jokatu zituzten joan den asteburuan Betharrametako frontoian. Orotara, kimu mailako kirolarien bi partida izan ziren. Aurrena, Oiartzungo Arbelaitz, Lerma eta Inciarte Zumaiako Argoitiaren, Tejeraren eta Garciaren kontra aritu ziren. Zumaiako taldea nagusitu zen.

Ondoren, etxekoen txanda izan zen; izan ere, Ilunpeko Eskudero, Aizpuru eta Iriarte Aranbarriren eta Aristondoren aurka aritu ziren nor baino nor. Eskuderok, Aizpuruk eta Iriartek jantzi zuten txapela, partida 25 eta 21 irabazita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide