Pipiak jota zeuden parrokiako bi pieza lehengoratu dituzte

Julene Frantzesena

San Isidro kaperako erretaula. (Joxi Eguzkitza)

Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako San Isidro kaperako piezak dira tratatu dituztenak. Dagoeneko biak daude dagokien lekuan.

Soreasuko Sebastian Donearen parrokian kokatuta dagoen San Isidro kaperako bi pieza lehengoratu egin dituzte. San Isidroren irudia eta erretaula pipiak jota zeudela eta, intsektu horren kontrako tratamendua egin diete. Dagoeneko biak daude dagokien lekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide