Otsailaren 4an Verdiren La Traviata opera bertsio dramatizatuan ikusteko eta entzuteko aukera izango da Kursaalen, eta hara autobusez doan joateko aukera izango dute azpeitiarrek Kursaal Eskura egitasmoari esker. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta autobusa 17:45ean abiatuko da anbulatorio aurretik. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta edo kultura@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita urtarrilaren 29a baino lehen, eta izena eman ahal izateko emanaldirako sarrerak erosita eduki beharo dituzte kursaal.eus webgunean.
Perry So zuzendariaren lana da Kursaalen ikusi eta entzun ahal izango dena, eta Iñigo Santacanak zuentzen du kontzertu dramatizatu bertsioan. Kursaalera doazen herritarrek, besteak beste, Verdiren lanetan espezializatutako Nina Minasyan sopranoa bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.