Miguel Miguel umoregileak bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean, Soreasu antzokian. Acojonado bakarrizketa berria aurkeztuko du hark, 22:00etan hasita.
Emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke, hamalau euroren trukean. Kultur Bonoa duten herritarrek hori baliatu ahal izango dute emanaldiko sarrerak eskuratzeko.