Asteburu oparoa dator musikazaleentzat

Julene Frantzesena

Galante eta Amorante. (Kulturaz)

Zapatuan, 22:00etatik aurrera, Anarik Giza zarata diskoa eta Mikel Iraetak Zatibi proiektua aurkeztuko dituzte jendaurrean, Sanagustinen. Igandean, berriz, Iban Urizar Amorantek eta Adriano Galantek Ante proiektua aurkeztuko dute, 18:00etan hasita.

Musikazaleentzat asteburu oparoa izango da datorrena. Izan ere, Anari eta Zatibi taldeak izango dira zapatuan Sanagustin kulturguneko agertokian, eta igandean, berriz, Ante taldea.

Azkoitiko musikariak izango dira nagusi larunbateko emanaldietan: Anariren Giza zarata diskoaren zuzenekoaz gain, Mikel Iraeta azkoitiarrak Zatibi proiektu elektronikoa aurkeztuko du. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta horietarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean, hamasei euroren trukean.

Bestalde, igandean, 18:00etan, Iban Urizar Amorante musikari elgoibartarrak eta Adriano Galante musikari kataluniarrak Ante proiektua aurkeztuko dute jendaurrean. Dinamoa sormen gunean egindako egonaldiaren emaitza Sanagustingo agertokira eramango dute bi artistek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide