Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak joan zen asteartean jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren isuna jaso duela, aurreko ikasturtean matrikula kopurua gainditu eta haur gehiago hartzeagatik. Jaurlaritzak 140.000 euroko isuna ezarri dio hango ikastolari, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko dozenaka kidek elkartasuna adierazi diote Ikastolen Elkarteko kide den ikastetxeari.
Hain zuzen, eguerdian elkarretaratzea egin dute ikastolako atarian, eta dozenaka lagun bildu dira Jaurlaritzaren zigorra gaitzesteko.