Arrieta-Galeano eta Barrokal-Arrastia aise nagusitu dira Izarraitz pilotalekuan

Mailo Oiarzabal 2025ko urt. 26a, 16:15

Ados Pilotaren Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatu dute eguerdian Azpeitian. Lehen Mailako bi partida jokatu dituzte eta emoziorako tarterik ez da izan apenas: 22-12 irabazi diete Arrietak eta Galeanok Oskozi eta Agirreri, eta 22-13 nagusitu zaizkie Barrokal eta Arrastia Ruiz Infanteri eta Orbegozori.

Ados Pilotaren urteko txapelketa nagusiak, Binakakoak, Azpeitian izan du geltokia gaur. 11:30ean hasita, ligaxkako jardunaldia jokatu dute Izarraitz pilotalekuan. Hain zuzen ere, lehen mailako bi partida ikusteko aukera izan dute frontoira joan direnek. Etxeko pilotaria, Oihana Orbegozo, eta bailarako beste biak, Eneritz Arrieta azkoitiarra eta Naroa Agirre arroarra, lehian aritu dira gaurkoan, baina emoziorako tarterik ez da izan apenas kantxan.

Izan ere, bi neurketetan aise gailendu dira irabazleak. Lehen partidan, 22-12 irabazi diete Arrietak eta Galeanok Oskozi eta Agirreri; borrokatutako tanto gutxi eta huts egite gehiegi eskaini dituzte pilotariek. Bigarren partidan tiki-taka luzeagoko tantoak eskaini dituzte Ruiz Infante-Orbegozo eta Barrokal-Arrastia bikoteek, baina Barrokalek eta Arrastiak abantaika hartu dute hasieratik eta arazo handirik gabe gailendu dira azkenean (22-13).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide