Bihar, asteazkenarekin, egingo dute urtarrileko odok ateraldia Odol Emaileen Elkarteko Azpeitiko ordezkariek. Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean jarri dute hitzordua, hilero bezala, 16:30etik 20:30era.
Odola emateko, Gotatanta.eus webgunearen bidez eman daiteke izena. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera izango dute, gaur ala bihar 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.
Odol erreserba mailak baxu daudela eta, dei berezia egin du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak. Herritarrei odol ateraldietan parte hartzeko eskatu die; izan ere, O+, O-, A+ eta A- odol taldeetako erreserbak maila baxuan daude.