Haurrentzako film bat eta helduentzako beste bat. Mufasa: el rey leon eta Bird filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian.
Igandean emango dute Mufasa: el rey leon (AEB, 2024) animaziozko filma, 16:30ean hasita. Rafikik Mufasaren elezaharra Kiara lehoi-txakurkume gazteari, Simbaren eta Nalaren alabari, helarazi behar dio. Istorioa flashback-etan kontatzen da, eta Mufasa lehoikume umezurtz bat bezala aurkezten du, galduta eta bakardadean, Taka izeneko lehoia ezagutzen duen arte, errege leinu baten oinordekoa. Ustekabeko topaketak ohiz kanpoko talde baten bidaia jarriko du abian. Eta elkarrekin jardun beharko dute etsaiengandik ihes egiteko.
Bird (Erresuma Batua, Andrea Arnold, 2024) filma, berriz, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute Soreasu antzokian.12 urteko Bailey aitarekin eta Hunter anaiarekin bizi da Kent iparraldeko etxe okupatu batean. Aitak ez du denbora asko bere seme-alabentzat. Bailey, nerabezarora hurbiltzen ari da, eta arreta eta abentura bila dabil bere kasa.