Sinadurak biltzen hasi dira pentsiodunak, Legebiltzarra estutzeko

Nerea Uranga 2025ko urt. 28a, 12:02

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendukoak sinadurak biltzen gaur plazan. (Ihintza Elustondo)

Herri ekinaldi legegile bat Eusko Legerbiltzarrean eztabaidatu eta bozkatu dezaten eskatzeko ari dira sinadurak biltzen pentsiodunak. Apirilaren 24ra arte sina daiteke. Gaur plazan izan dira sinadurak jasotzen, baina beste egun eta toki batzuetan ere jarriko dituzte mahaiak.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) lanean ari da pentsioak osatzeko sistema bat sortu nahian, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareko diru sarrerak bermatzeko. Eusko Legebiltzarrean Herri Ekinaldi Legegile (HEL) bat eztabaidatzea eta bozkatzea lortu nahi dute, eta hori babesteko sinadura bilketa kanpaina dute abian.

Apirilaren 24ra bitartean izango da sinadura emateko aukera, eta horretarako Azpeitian ere sinadura emateko mahaiak jarriko dituzte Baigera jubilatuen elkartekoek. Gaur, asteartea, herriko plazan jardun dute sinadurak biltzen. Izan ere plazan astearteetan 10:30etik 12:00etara eta ostiraletan 19:00etatik 20:30era jasoko dituzte sinadurak. Sanjuandegin, berriz, ostiraletan 19:00etatik 20:30era eta zapatu eguerdietan, 12:30etik 14:00etara. Nortasun agiria eskatuko diete sinatzaileei bietan ere datuak berdin idatzita egon behar dutelako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide