Presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Iraia Oteiza 2025ko urt. 31a, 09:15

Urtarrileko azken ostirala izanik, hileroko hitzorduari helduko diote herritarrek. Azpeitiko Sarek 19:00etarako jarri du hitzordua, plazan.

Gaur, hilak 31, urtarrileko azken ostirala da eta, horrenbestez, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean plazan. Azpeitiko Sarek deituta, 19:00etan hasiko dute hileko azken ostiraleko bilkura isila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide